2012/04/14

LOTSAMANGARRIA


Hau da Españaren metafora on bat eta beste guztia da propaganda merkea
España hau da: Señorito españolak jendeari lapurtutako dirua luxuzko txorrada ezin garestiagoetan gastatzen, eta berdin zait elefantea den edo AHTa den, edo tartean dauden milaka huskeri lotsamangarriak.

2012/03/01

Patxi Lopez "History of the World" aldizkari famatuan

Gaur jaso dut etxean "History of the World" aldizkari famatua eta, hara non, País Vasco-ari buruzko artikulu luze batean Patxi Lopez- en argazki bat ageri zen. Eta nire golkorako pentsatu dut- "zer pasada, ipod-ik gabe Napoleonekin antza handiagoa du!".

2012/01/13

Twitter bertsioa


Atzo zinta egiterakoan horrela marraztu nuen, "WTF" handi batekin. Gero pentsatu nuen jende askok eta askok ez dutela ulertuko "WTF" hori eta kentzea erabaki nuen. Dena den hemen uzten dut "Twitter" bertsioa izan daitekeelako ere.

2011/11/14

DE RERUM NATURA 4



Bueno, hemen da DE RERUM NATURA 4 liburua. Beti bezala azken bi urteetan argitaratu ditudan zinten antologia berria. Oraingo honetan liburu osoa kolorez da, zinta guztiak koloreztatuak daude eta beste leku batzuetan argitaratutako biñeta batzuk ere bertan sartu ditut (ORTZADAR gehigarrian aldez aurretik argitaratutako batzuk). Hemen duzue azala. Bertan La Pelota Basqua menditik behera amiltzen ageri da, bidean batzuk aurretik eramango ditu. Negua heldu da!!

2011/10/31