2008/02/20

Nafarroa Kapitaina


Nafarroa Kapitaina eta Petilla Komandanteordea.
Iazko ihauterietan ateratako argazkia, Tolosan.
Oharra: Petillak antza handia du!!

EGUNKARIA, EGUNERO, BERRIA


Egunkariaren eta bere langileen omenez zer edo zer jarri behar nuela...eta nire artxiboa errepasatzen hau aurkitu dut.
Egunkaria itxi eta EGUNERO atera zen hurrengo egunean. EGUNERO hartan zinta batzuk marraztu nituen eta hau da haietako bat. Bertan sortzear zen BERRIA egunkariaren izena "kritikatu" eta beste bat proposatzen nuen, logotipoa eta guzti, oso izen ona:
EUSKALDUNON EGUNEROKO OGIA
Bistan da atzera bota zidatela.

2008/02/12

Paul Beitia HIRU

Paul Beitia BI

Letter bat jaso nuen....Paul Beitia BAT



e-mail oso berezia eta polita jaso nuen lehengoan.
Marrazkiekin batera bidali zidaten eta hauxe zioen:

Paul Beitia naiz , 10 urte ditut
eta Zarautztik idazten dizut.
Asko
gustatzen zaizkit De Rerum Naturako zintak
eta eguerdiro irakurtzen ditut.
Niri ere asko gustatzen zait Marraztea
eta zinta batzuekin saiatu naiz.
Ea gustatzen zaizkizun.

Marrazkiak oso politak direnez
hirurak hemen jartzea otu zait.
Animo marrazkilari berri eta aparta horiek !!